Mutiloak 2025eko irailaren 12tik 14ra ospatuko ditu bere Jai Txikiak
Musikak, tailerrek eta gastronomiak beteko dute plazako karpa hiru egunez.
Mutiloak asteburu honetan ospatuko ditu bere Jai Txikiak, 2025eko irailaren 12tik 14ra, publiko guztiarentzat pentsatutako egitarau zabal batekin. Hala, hiru egunetan zehar, Mutiloa Plazako karpak haurrentzako jarduerak, zuzeneko musika, topaketa gastronomikoak eta dantzaldiak hartuko ditu.
Ostiralean, hilak 12, festak Mutilvera Tabernan egongo den mus txapelketarekin hasiko dira. Ondoren, ‘Batukada Niarawa’-k Alde Zaharretik girotutako kalejira eta ‘Luciano’-ren kontzertua izango dira. Jardunaldiak 6:00ak arte jarraituko du karpan egongo den dantzaldiarekin.
Larunbatean, hilak 13, gaztetxoen txanda izango da, haurrentzako tailerrekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Aranguren Ibarreko gaiteroekin batera. Bazkari autogestionatua, ‘Imanol y compañía’-ren eskutik musika familiarra eta zezen gurpildun eta suzkoek osatuko dute larunbateko egitaraua.
Igandean, hilak 14, Mutiloak bere kaleak kalejira ‘Irulegi Txaranga’-k girotutako kalejirarekin eta arrozen lehiaketarekin alaituko ditu. ‘Los de Siempre’ taldearen kontzertuak eta zezensuzkoak amaiera bikaina emango diote asteburu honi.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jaien Zerbitzuak eskerrak eman dizkie pertsona eta erakunde laguntzaileei, eta aurtengo Mutiloako Jai Txikietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Kontsultatu programazio osoa hemen klik eginez.