2025eko maiatzak 19

Mutiloak baditu kartel irabazleak 2025eko jaietako programarako!

Sara Alonso Calaviak eta Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindolak ekainaren 18tik 22ra ospatuko diren Mutiloako jaien egitarauako portaden lehiaketa irabazi dute.

Foto noticia

Gero eta gutxiago falta da Mutiloako jaietarako eta, urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jaien Zerbitzuak jaien egitarauako portaden lehiaketa antolatu du. Edizio honetan, epaimahaiak bere sormenagatik eta originaltasunagatik bereizten diren bi proposamenak aukeratu ditu: 

Sara Alonso Calaviak bere ‘Diversión y sorpresa’ obrarekin haurren kategorian lehenengo postua lortu du. Bestalde, helduen kategorian, irabazlea Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindola izan da, ‘Pixelando las fiestas’ diseinu berritzailearekin, ospakizuna gako digital eta artistikoan berrinterpretatzen duen proposamena. 

Sari-banaketa 2025eko ekainaren 18an, asteazkena, 19.40etan, izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, herriko jaiei hasiera emango dien txupinazoaren aurretik. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jaien Zerbitzuak irabazleak zoriondu eta lehiaketaren harrera ona eta Ibarreko artista txiki eta handien kalitatea eskertu nahi du. Era berean, herritar guztiak lehiaketaren hurrengo edizioetan parte hartzera gonbidatzen ditu, Mutiloako kultura-egutegian hitzordu garrantzitsu gisa finkatu baita jada. 

Volver arriba