Mutiloak bihar euskararen eta mugikortasun jasangarriaren aldeko ‘Bizi Martxa’ ospatuko du
Irulegi Euskara Taldeak eta Aranguren Ibarreko Udalak bultzatutako ekimen hau bihar 17:30ean egingo da, Europako Mugikortasun Astearen baitan.
Bihar, 2025eko irailaren 19an, ostiralean, Aranguren Ibarrean, Mutiloan ,‘Bizi Martxa’-ren edizio berria egingo da. Ekimen honek euskararen defentsa eta mugikortasun jasangarriago baten aldeko apustua uztartzen ditu.Â
Topaketa 17:30ean hasiko da Eguzki plazan eta 18:30ean amaituko da Mutiloa plazan. Bertan, parte-hartzaileek pintxopoteaz eta txikienentzat prestatutako egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute.Â
Martxa amaitzean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek euskaraz prestatutako jokoetan parte hartu ahal izango dute. Gainera, bizikleta apaintzeko aukera izango dute eta opari gisa islatzaile bana jasoko dute, bide-segurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina baten barruan.Â
‘Bizi martxa’ Europako Mugikortasun AsteanÂ
Irulegi Euskara Taldearen eta Aranguren Ibarreko Udalaren arteko lankidetzaren fruitua den ekimen hau normalean maiatzean egiten da, Euskararen Asteko programazioaren barruan. Hala ere, aurten, eguraldi txarragatik programazioaren zati bat bertan behera geratu zenez, ‘Bizi Martxa’ irailera atzeratzea erabaki da, Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez.Â
Horrela, hitzordu honek bi aldarrikapenak uztartuko ditu: gure hizkuntzaren sustapena eta etorkizun jasangarriago batekin dugun konpromisoa.Â
Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzutik herritar guztiak jai giroko eta aldarrikapeneko egun honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu, euskararen erabilera sendotzeko eta mugikortasun arduratsua sustatzeko helburuarekin.Â