2025eko abenduak 18

Mutiloak Santo Tomas haurrentzako jolas, kalejira eta pintxo-potearekin ospatuko du

Aranguren Ibarrean bihar, abenduaren 19an, ospatuko da jai hau, publiko guztiei zuzendutako euskarazko programazioarekin.

Foto noticia

Mutiloak Santo Tomas eguna ospatuko du aurten ere, neguko jaiei hasiera emanez. Egitaraua bihar, abenduaren 19an, arratsaldean izango da, ikasturteko azken eskola-egunarekin bat eginez, eta herritar guztiei zuzenduta egongo da.

Arratsaldea Aranguren Ibarreko Kiroldegiko frontoian hasiko da. 17:00etatik 19:00etara haurrentzako jolasak, taloen tailerra eta beste tailer asko egingo dira. Jarduera guztiak euskaraz izango dira, eta bereziki ibarreko haurrei zuzenduta daude.

 

 

Haurrentzako jarduerak amaitu ondoren, trikitilariek lagundutako kalejira egingo da, Olentzeroren panpina San Pedro plazako atariraino eramango duena. Ibilbidean geldialdi bat egingo da mapako 2. puntuan. Eta jardunaldiari amaiera emateko, pintxo-potea eta musika egongo dira 19:30etik aurrera Mutiloa plazan.

 

 

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzutik herritarrak Santo Tomaseko egitarau berezi honetan parte hartzera animatu nahi ditugu.

Volver arriba