2026ko otsailak 12

Mutiloako Inauteriak 10 urte beteko ditu bi eguneko egitarauarekin

Mutiloako Inauteri Elkarteak antolatutako ospakizunak haur eta handientzako ekitaldiak eskainiko ditu gaur eta bihar.

Foto noticia

Inauteriak berriz ere Mutiloako kaleak hartzera datoz bere hamargarren urteurrena ospatzeko! Eta hala egingo du gaur eta bihar, 2026ko otsailaren 12an eta 13an, Mutiloako Inauteri Elkarteak adin guztietarako prestatu duen jardueraz beteriko egitarauarekin.

Horrela, ospakizuna gaur, otsailak 12, 20:00etan, hasiko da ‘Lehenengo deiarekin’. Konpartsa, erraldoien etxabetik abiatuta eta musikaz girotuta, herriko kaleetan barrena ibiliko da.

Bihar, otsailak 13, 19:00etan, kalejira izango da, erraldoien etxabetik abiatuta. Itxaronaldia girotzeko, 18:45etik aurrera dantza erakustaldia izango da, publikoak euskal dantza tradizionalaren lagin batez goza dezan.

Horrela, kalejirak alde zaharreko kaleak zeharkatuko ditu Zaramaluze gaiztoaren bila, aurten ere Irulegiko aldapan agertuko baita. Kalejirak Mutiloa Plazan, Aranguren Ibarreko Udaletxearen aurrean, egingo du bere geldialdi nagusia. Ekitaldi nagusia amaituta, segizio osoa Kale Nagusitik itzuliko da erraldoien etxabera arte.

** Euri asko egiten badu, ekitaldia Mutiloa plazako frontoi estalian egingo da.

Aranguren Ibarreko Udaletik herritarrak Inauterietako hitzordu honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu!

 

Volver arriba