2025eko irailak 4

Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoak ‘Ikasnova’ gela eta berritutako gimnasioa estreinatu ditu

Hobekuntza lan hauek ibarrean kalitatezko hezkuntza sustatzeko Udalaren apustuaren parte dira.

Foto noticia

Aurtengo udan, Aranguren Ibarreko Udalak hobekuntza-lanak egin ditu Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan (HLHIP). Ikastetxeko instalazioak optimizatzeko egin diren jarduera horiek 2025-2026 ikasturte berriaren hasierarako amaitu dira. 

Hala, obra hauekin gimnasioko zoladura ordeztu eta ikastetxeko liburutegian ‘Ikasnova’ gela bat sortu da. 

Hobekuntza horiek Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako dirulaguntzaren arteko finantzaketa partekatuari esker posible izan dira. 

Jarduera honekin, Udalak Ibarreko hezkuntzaren kalitatearen aldeko apustua indartzen du. 

Volver arriba