2022ko uztailak 16
Nafarroa osoan debekatuta dago sua aisialdirako erabiltzea baso-sutearen arriskua dela-eta

Baso Suteetarako Aholku Batzorde Teknikoak, gaur goizeko bileran, erabaki du landa-ingurunean sua aisialdirako erabiltzeko debekua Foru Komunitateko lurralde osora zabaltzea, baso-suteen arrisku-indizearen bilakaera dela eta.
Horregatik, debekatuta dago Nafarroa osoko landa-ingurunean aisialdirako sua egitea, ezta horretarako prestatutako lekuetan ere.