2022ko martxoak 30
Nafarroaren Eguna Baigorrin
Euskara Zerbitzuko 38. buletinean Nafarroaren Eguna ospatzeko Irulegi Taldeak Baigorrira antolatutako ateraldi bat aurkeztu zen.
Nafarroaren Eguna 1978.etik Nafarroa eta Nafarroa Beherearen batasun kulturala aldarrikatzeko ospatzen den jaialdi bat da.
Berri honen bitartez, festa eguna aldatu egin dela adierazi nahi da. Beraz, apirilaren 30ean, larunbata, ospatu egingo da.
Buletinean adierazi zen moduan, autobusa goizeko 9:00etan aterako da Irulegi IP-aren aparkalekutik.
Ticketak apirilaren 19tik 25era egongo dira salgai Kultur Etxean zein irulegieuskarataldea@gmail.com-en. Helduentzako prezioa 10€ izango da eta 5€ haurrentzat.
Bazkaria aparte izango da. Herri bazkarirako ticketak han bertan erosi ahal izango dira.