2026ko ekainak 17

Neurri eta aldaketa berriak Mutiloako jaien egitarauan, tenperatura altuen aurreikuspena dela eta

Klimatizagailuen instalazioa, ordutegi-aldaketak eta beroaren ondorioak prebenitzeko gomendioak, jaiak segurtasunez gozatzeko hartu diren neurrien artean.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak Mutiloako jaien egitaraua egokitu du. Gaur arratsaldean hasiko diren jaiei begira, datozen egunetarako aurreikusitako tenperatura altuei aurre egiteko hainbat neurri berri hartu dira.

Horrela, jaietan espero diren tenperatura altuak direla eta, eta bertaratzen diren pertsonen ongizatea hobetzeko helburuarekin, Udalak lurrunketa bidezko hozte-sistema duten lurruntze-klimatizagailuak instalatu ditu Osasun Zentroko karpan.

Era berean, jaietako programan hainbat aldaketa egin dira:

  • Emakumeen bazkarian izena emateko epea gaur, ekainaren 17a, 21:00ak arte luzatu da. Izena asociacionaldapa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez eman ahal izango da.
  • San Pedro Ikastetxe Publikoko patioan egingo den Euskal Jai bazkariaren bazkalostean, 16:00etatik 18:00etara egingo diren Dindaiakale tailerren eskaintzaren barruan ur-jolasak ere egingo dira. Horregatik, jardueraz gozatzeko bustitzeko egokia den arropa eramatea gomendatzen da.
  • Igandeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera 11:00etara aurreratu da, eta agurra 12:00etan izango da Osasun Zentroko karpan. Bestalde, Udalak Galdaratxoen lehiaketan parte hartuko duten pertsonen laguntza eskatzen da, debekatuta baitago mahaiak muntatzea agurra amaitu arte.

Horrez gain, Udalak herritarrei oso garrantzitsua dela behar bezala hidratatuta egotea eta ura modu erregularrean edatea gogorarazi nahi die, egarririk ez badago ere. Halaber, alkohola, kafeina edo oso azukredunak diren edariak neurriz kontsumitzea gomendatzen da, deshidratazioa erraztu baitezakete.

Aranguren Ibarreko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei informazio hau zabaltzen laguntzeagatik, eta auzotar guztiak jaiak segurtasunez eta giro onean gozatzera animatzen ditu.

Jai zoriontsuak izan!

Volver arriba