OHARRA! ZAHARBERRITZE TAILERRA
Kultura arlokoak ez diren antolaketa arrazoiengatik, zaharberritze jarduera 5 astez etengo da 2020ko urtarrilaren 30etik aurrera.
Eskolak berriz hasteko eguna Arangurengo Udalaren webgunean argitaratuko da eta ikasle guztiei jakinaraziko zaie, mezu baten bidez.
Bertan behera utzitako eskolak ekainean berreskuratuko dira ohiko ordutegi eta taldeetan; beraz, ikasturte amaiera ez da maiatzaren 29a izanen, aurreko urteetan bezala, ekainaren 26a baizik.
Egutegi berri horretara egokitu ezin diren ikasleek otsailaren 13a baino lehen eskatu ahal izango dute jardueran baja emateko. Baja emateko Kultur Etxean jaso ahalko duten inprimakia bete beharko dute (Eguzki plaza, z/g. astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara) edo on-line deskargatu.
Baja eskatzen duten ikasleei matrikularen %50 itzuliko zaie, urteko ordainketa egina baldin badago. Ordainketa bi epetan eskatu eta baja eskatzen dutenei ez zaie bigarren epea kargatuko.
Barka sortutako eragozpenak
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik