2022ko abenduak 15

Olentzero eta Maridomingi Aranguren Ibarrean

Foto noticia

Hurrengo abenduaren 24an, larunbatarekin, Olentzero eta Maridomingi Ibarrera iritsiko dira. Ibarreko zenbait herritan ematen ahalko diegu ongi etorria:

  • 14:00etan Labianoko ermitan
  • 17:30ean Arangurenen menditik jaitsiko da
  • 18:00etan Taxoareko iturrian

Mutiloara arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Zehazki Mutiloabeitiko hilerriko parkinetik ikusi ahalko dugu nola iristen diren. Bertan 17:00etatik aurrera egon gaitezke haien zain. Bitartean haiekin batera iritsi diren animaliak ikusi ahalko ditugu Mutiloako Musika Bandak girotzen gaituen bitartean.

Olentzero eta Maridomingi iritsi eta agurtu ondoren hasiko da Mutiloa plazara arte Mutiloako kaleak zeharkatuko dituen kalejira. Kalejira Irulegi kalea jaitsiz hasiko dugu eta aurrerago, eskuinera hartuko dugu Lakidain Mendia kalean. Kale Nagusiak berriz ere eskuin aldera hartuko dugu eta gero, kale Nagusian, esker aldera. Aranetxean eskuin aldera hartuko dugu Sadar etorbidea aldera eta bukatzeko, Mutiloa plazaraino iritsiko gara San Pedro plaza zeharkatuz.

2022ko kalejiraren ibilbidea

Plazan ikazkinak eta Maridomingirekin argazkiak atera ahalko ditugu!

Volver arriba