2024ko abenduak 19

Olentzero eta Maridomingik Arangurengo Ibarra bisitatuko dute 2024ko abenduaren 24an

Labiano, Aranguren, Taxoar eta Mutiloako herrietan ibiliko dira aurten ere.

Foto noticia

Hurrengo abenduaren 24an, asteartea, Olentzero eta Maridomingi Ibarrera iritsiko dira. Urtero bezala, ibarreko zenbait herritan ematen ahalko diegu ongi etorria; hala nola Labianon, Arangurenen, Taxoaren eta Mutiloan. Jarraian, herri bakoitzeko ordutegiak azaltzen dira ongietorria egin ahal izateko: 

  • 13.30etan Labianoko ermitan 
  • 17.30ean Arangurenen mendi jaitsieran 
  • 18.00etan Taxoareko iturrian 

Mutiloara arratsaldeko 18.15etan iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Zehazki Mutiloabeitiko hilerriko parkinetik ikusi ahalko dugu nola iristen diren. Bertan, 17:30etatik egon gaitezke haien zain, txokolate beroa edanez eta animaliak behatuz, Mutiloako Musika Bandak eta Aranguren Ibarreko gaiteroek itxaronaldia girotzen duten bitartean. 

Olentzero eta Maridomingi iritsi eta agurtu ondoren hasiko da Mutiloa plazara arte Mutiloako kaleak zeharkatuko dituen kalejira. Kalejiraren ibilbidea Irulegi kalea jaitsiz hasiko dugu eta aurrerago, eskuinera hartuko dugu Lakidain Mendia kalean. Kale Nagusiak berriz ere eskuin aldera hartuko dugu eta gero, kale Nagusian, ezker aldera Kale Berrirako norabidean. Aranetxeako plazatxoan geldialdi txiki bat egingo dugu eta, gero, Frontoi kaletik pasata Mutiloa plazaraino iritsiko gara. Plazan Olentzero eta Maridomingirekin argazkiak ateratzeko aukera izango duzue (bakoitzaren mugikorrarekin). 

 

Trafikoari buruzko oharrak 

Ibilbideak 18:00etatik 19:30etara garraio publikoari eta ibilgailuen trafikoari eragingo die. Gainera, Aranetxearen inguruan ezingo da kotxerik aparkatu ordutegi horren bitartean. 

Animaliei buruzko oharrak 

Aurten animaliek ez dute kalejiran parte hartuko eta ez ditugu ibilbidean zehar ikusiko, baina Mutiloabeitiko hilerrian, espazio ahalik eta egokituago batean kokatuko dira. Bertan hesiekin babestuak egongo dira. 

Animaliek jasan dezaketen estres maila ez areagotzeko hesiekiko distantziak errespetatu beharko dira, ezingo dira zuzenean animaliak ukitu eta ezingo zaie kanpotik jateko edo edatekorik eman. Beraz, animalien ongizaterako eskertuko genizueke arau hauek bermatzea. 

 

Prestaketarako bilerak 

Aurten bi prestaketa bilera egitea erabaki da, lehena azaroaren 6ean eta azkenekoa abenduaren 11an. Bilera hauetan udaleko hainbat arloko teknikari eta zinegotziek ibarreko hainbat kolektiboren ordezkari eta herritar partikularrekin elkarlanean Olentzero eta Maridomingiren ongietorriaren eguneko xehetasun guztiak zehazten dituzte. Zuk ere parte har dezakezu.  

Euskara Zerbitzutik eskerrak eman nahiko genizkizueke guztioi egindako lanagatik eta animatzen zaituztegu kalejiran parte hartzen, Olentzerori eta Maridomingiri ongietorria emateko! 

Volver arriba