2025eko urtarrilak 8

Onartuta Aranguren Ibarreko 2025eko jai-egutegia

Mutiloak bailarako udal jaiak irekiko ditu 2025eko ekainaren 18tik 22ra.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak azken Gobernu Batzarrean Aranguren Ibarreko herrietako 2025eko jai egutegia zehaztuko duten datak onartu ditu. 

Horrela, Mutiloako jaiek udal jaiak 2025eko ekainaren 18tik 22ra inauguratuko dituzte. Ondoren Zolinako festak izango dira, uztaileko azken astean, 25etik 27ra. Abuztuan Aranguren eta Labianoren txanda izango da, hilabetea ireki eta ixten baitute, hurrenez hurren. Abuztuaren 7tik 10era Arangurenen ospatuko dute eta Labianori lekukoa emango diote abuztuaren 29tik irailaren 1era. Urtero bezala, udako jaiak Taxoarrek itxiko ditu irailaren 4tik 7ra. 

Jai horiez gain, Gobernu Batzarrak azaroaren 16an egingo den Lakidaingo erromeria tradizionalaren data onartu du. 

Volver arriba