PA-30aren sarrera berriak Mugartearekin topo egiten du

Nafarroako Gobernuak 17,6 milioi euro emango ditu 2021 Foru Erkidegoko Errepide Sarean egin gabe dauden lanak egiteko. Modu honetan, gizarte eta lurralde kohesioa sustatu eta bide segurtasunean aurrera egin nahi du. 7,4 milioi euro erabiliko dituzte Iruñea eta bere Eskualdean hobekuntzak egieko, haien artean, PA-30 biribilgunearen sarbide berria Mugartea bizitegi eremuarekin.
Bide berean, PA-30 errepidean, errondaren haibat eremuetan pantailak ezarpena ikertzen ari dira kutsadura akustikoa ezabatzeko asmoz, hala nola, Ezkaban, Mendillorrin eta Berriozarren. Aurrekontuaren beste zati bat, 100.000 euro, Iruñeko PA-30 eta A-15 errondaren konexioa hobetzeko igaroko dira, lan egunetan trafiko handieneko orduetan sortzen diren ibilgailuen pilaketak ekiditzeko.