2021eko azaroak 27

Paperezko katalogoa kalean da

Foto noticia

Euskarazko Produktuen Katalogoaren paperezko edizioa kalean da. Zorionez, gero eta produktu gehiago egiten dira euskaraz, eta horien aukeraketa bat da katalogo honetan bildu duguna, erosketak egiterakoan lagungarri izango zaizuna. Interesa baduzu, Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu bat (aleak amaitu arte).

Katalogoko produktu guztiak (liburuak, musika, app-ak, filmak…) adinaren arabera sailkatuta daude, 0-12 eta 12-16. Gurasoentzako materialaren atala ere bada.

Produktu gehiagoren berri izan nahi baduzu, edo informazio zehatzagoa behar baduzu, www.katalogoa.eus webgunera jo dezakezu. Urte osoan zehar eguneratzen dugun webgunea. Bertan badago aukera buletinean harpidetzeko eta nobedadeen berri izateko e-posta bidez.

Volver arriba