2025eko maiatzak 2

Parte hartu Euskararen Eguneko Herri Kiroletan!

Proba hauek haur, gazte eta helduei zuzenduta daude. Azken hauen kasuan, aldez aurretik izen-emate orria bete behar da.

Foto noticia

Hurrengo larunbatean, 2025eko maiatzaren 10ean, aurtengo Euskararen Eguna ospatuko da Mutiloan. Egunari hasiera emateko 11.00etan haurrei zuzendutako Herri Kirolak hasiko dira Mutiloa Plazan. Ondoren, 12.00etan, heldu eta gazteei zuzendutako Herri Kirolen lehiaketa izango da. Bi probak Txantrea Herri Kirol Taldeak antolatu ditu. 

Lehiaketek bost proba izango dituzte: 

  • 15 lokotxa jaso-jarri (pertsona 1) 
  • 15kg zakuekin buelta bat (3 pertsona) 
  • 25kg txingekin joan-etorria, 25 kg (pertsona 1) 
  • Trontzan korte bat (2 pertsona) 
  • Korrika bu buelta (pertsona 1) 

Haurrek aurrez izena eman gabe parte har dezakete. Aldiz, helduek eta gazteek formulario hau betez eman dezakete izena. Lehiaketa 8 laguneko talde mistoei irekita dago. Nolanahi ere, bakarka, binaka edo hirunaka izena emanez gero, taldeak maiatzaren 10ean bertan osatuko dira izen-emateen arabera. 

Euskararen Zerbitzuak eta Irulegi Euskara Taldeak herritarrak Euskararen Egunean eta Herri Kirolen lehiaketan parte hartzera animatzen dituzte! 

Kontsultatu Euskararen Eguneko egitarau osoa hemen klik eginez! 

Volver arriba