2025eko abenduak 12

Parte hartu Mutiloako Errege Magoen kabalgatan!

Interesdunek abenduaren 16tik aurrera eman ahal izango dute izena Kultur Etxean, 948 29 14 89ra deituz.

Foto noticia

Urtero bezala, Aranguren Ibarra Errege Magoen Kabalgata hartzeko prestatzen ari da, 2026ko urtarrilaren 5ean Mutiloako kaleetatik ibiliko den hitzordu berezia. Ibarrean ezinbestekoa bihurtu den ekitaldia herritarren parte hartzea beharko du aurten ere.

‘Navidad Rock’

8 urtetik gorako haurrek ‘Navidad Rock’ taldean sartzeko aukera izando dute, Kabalgatan Errege Magoak dantzatuz laguntzeko.

Izen ematea 2025eko abenduaren 16an eta 17an izango dira Kultur Etxean 948 29 14 89 telefonora deituz plazak bete arte. Izen emateko epea bukatzean, onatutako pertsonei entseguen datak jakinaraziko zaizkie.

Parte hartu Kabalgatan

Gainera, Kultura Zerbitzuak Kabalgatan parte hartzeko gonbidapena gainerako herritarrei luzatzen die. Hala, 12 ta 99 bitarteko pertsonak desfilean, bai mozorrotuta, bai segurtasun lanetan lagunduz, egon ahal izango dira.

Izena emateko abenduaren 16tik aurrera, asteartea, 948 29 14 89 telefonora deitu beharko dute. Bestalde, abenduaren 22an eta 23an, 18:15etatik 19:45etara, mozorroen banaketa Kultur Etxean egingo da.

Animatu eta lagundu Errege Magoei 2026ko Kabalgatan!

Volver arriba