2022ko urtarrilak 27
Pintura IKASTAROAK
Helduentzako pintura-tailerrak, Isabel Erro irakaslearen eskutik, bigarren lauhilekorako plazak ditu, erroldatutako pertsonentzako lehentasunarekin. Izen-emateak otsailaren 3an eta 4an egin ahal izango dira. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Hona hemen tarifak:
- Erroldatuak: 120 €
- Erroldatu gabeak: 240 €
Lauhilekoaren hasiera otsailaren 8an, asteartea, izango da. Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta ordutegi hauek izango ditu:
- 1. taldea: astearte eta ostegunetan 10: 00etatik 12: 00etara
- 2. taldea: astearte eta ostegunetan 16: 00etatik 18: 00etara
KUOTAREN HOBARIAK:
- 2021ean edo aurreko urteetan betetako eta Ibarrean erroldatutako 65 urtetik gorako pertsonei %50eko deskontua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarriak familia-unitateko kide bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duenean.
- Hobaria eskatzeko, 2020ko errenta-aitorpenaren kopia bat aurkeztu beharko da.