2022ko maiatzak 6
Porrotx eta Marimo Mutiloan
Pasa den asteazkenean, maiatzak 4an, ia 700 pertsonek Aranguren Ibarreko Kiroldegiko Pabiloia bete zuten Marimotots eta Porrotx pailazoen Kui Kui ikusteko.
Zenbait abesti, dantza eta barre askoren ondotik, ikuskizunaren amaieran Mikel Zurbano oholtzara igo zen Irulegi euskara taldearen izenean pailazoen eskutik habia kutxa bat hartzera. Pailazoek opari horren bidez elkarteari azken 20 urtetan Ibarreko euskarari habia egiteagatik eskerrak eman nahi izan dizkiote.
Hemen dituzue zenbait argazki eta Irulegi elkarteko kideekin pailazoek grabatutako bideoa.
