2025eko apirilak 1

Porrotxek Irulegi Ikastetxe Publikoa bisitatuko du hitzaldi bat emateko eta Euskaraldia sustatzeko

Euskara sustatzea helburu duen jarduera honetarako izen-emate epea 2025eko apirilaren 4ra arte, ostirala, egongo da zabalik.

Foto noticia

Datorren asteartean, 2025eko apirilaren 8an, Porrotx pailazo ospetsuak Irulegi Ikastetxe Publikoa bisitatuko du Euskaraldia sustatzeko hitzaldi batekin. Ekimen hau bere seme-alaben hezkuntzan euskararen erabilera bultzatu nahi duen ibarreko edozein gurasori zuzenduta dago. Hitzaldia Irulegiko Guraso Elkarteak eta Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu dute. 

Jardunaldian zehar, haurrentzako jarduera paraleloak egingo dira: aurtengo Euskaraldiaren abestian oinarritutako koreografia alai baten prestaketa eta marrazketa tailerra txikienentzat. 

Hitzaldia eta haurrentzako jarduerak 16.45etan hasiko dira. Ondoren, 17.30etan, haurrek Porrotxi eta euren familiei prestatutako dantza eta marrazkiak aurkeztuko dizkiete. Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratutako guztiek Euskaraldiaren letrekin taldeko argazki bat aterako dute, ekitaldia 18.00ak inguruan amaituz. 

Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, interesatuak Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dira 948 15 01 93 telefonora deituz edo euskera@aranguren.es helbidera mezu bat bidaliz, 2025eko apirilaren 4a baino lehen. 

Volver arriba