2023ko apirilak 14

Salgai daude Euskararen Egunerako bazkari eta bokaten txartelak 2023

Foto noticia

Maiatzaren 6an, larunbatean, Zolinan ospatuko den Euskararen Egunerako txartelak salgai egonen dira apirilaren 24tik maiatzaren 2ra, Aranetxean, Kultur Etxean eta Euskara Zerbitzuan ohiko ordutegian.

Bazkariko menua 24 eurotan dago eta haurren menua, 12 urtetik beherakoentzat, 12 eurotan. Aurten ere bazkari autokudeatuta egongo da. Horretarako, euro bat balio duen ticketak eskuratu beharko dira aldez aurretik. 

Aurten, autobusez joateko bidaiarako tiketak ez dira erosi beharko eta doakoa izango da. Erabakitako ordutegi eta geltokietan zuzenean hartu ahal izango da autobusa (ordutegia hemen: https://www.aranguren.es//eu/joantaetorri/). Izan ere, zerbitzua erabiliko duen pertsona adingabea bada, derrigorrezkoa izango da baimena aurkeztea. Baimena webgunearen bidez edo Aranetxean lortu daiteke. 

Afaltzeko bokatak egongo dira. Ticketak aurretik erosten badira 3,5€ balio dute, bertan erosten badira berriz, 5€.

Informazio gehiago: https://www.aranguren.es//eu/euskararenastea/

Volver arriba