2024ko ekainak 13

San Fermineko VI. Torneoa – Emakumezkoen Esku Pilota Partidua

Foto noticia

Kirolaren arloan emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz, San Fermineko VI. Txapelketari dagokion emakumeen esku pilota profesionaleko finalaurreko partida bat programatu da. Erronka honen irabazleek, San Fermin jaietako egitarauaren barruan Labriteko pilotalekuan burutuko den txapelketako finalean parte hartuko dute.

Partidu hau Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko frontoian ospatuko da ekainaren 14an arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Halaber, nabarmentzekoa da 18:00etatik 19:00etara emakumeen beste esku pilota partida bat jokatuko dela, bertan Nafarroako Euskal Pilota Federazioarekin lotura duten gazteek parte hartuko dutelarik.

Ekitaldia girotzeko, trikitixak eta panderojoleak izango ditugu “Irulegi trikitixa eskolaren” eskutik.

Pilota-partidu hau “Aranguren Ibarreko Udalaren berdintasunerako I. Ekintza Plana”ri dagokion jarduera bat da. Planak, besteak beste, kirol esparruan emakumeen presentzia bultzatzea eta sektore horretan emakumeen aukera-berdintasuna sustatzea du helburu.

Volver arriba