2013ko urriak 30

Segurtasun oharra egoitza elektronikora sartzean

Gure entitateko egoitza elektronikora sartzean segurtasun ohar bat agertzen bazaigu, jakin beharko dugu gure nabigatzaileetan agertzen den lehio gainerakor bat dela eta toki seguru batera sartzen ari garela adierazten digula. Hori horrela, dagokion gunera sartzeko gure onespena eskatzen ariko zaigu.

Webgune seguru batera konektatzerakoan, webgune horretako zerbitzariak nabigatzaileari “ziurtagiria” deritzona eskaintzen dio haren identitatea egiaztatzeko. Ziurtagiri horrek identitateari buruzko informazioa du, webgunearen helbidea kasu, eta informazio hori ekipoak konfiantza dueneko hirugarren batek egiaztatzen du (kasu honetan, Teknologia eta Ziurtapenen Agentziak). Ziurtagiriaren helbidea eta webgunearena bat datozela ikustean, dagokion web gunearekin eta ez beste hirugarren batekin (zure sarea eraso nahi duen erasotzaile batekin, adibidez) komunikazioa segurua dela ziurtatu daiteke.

Webgunera sartzen garen bakoitzean, segurtasun oharra agertuko zaigu gure ordenagailuan Teknologia eta Ziurtapenen Agentziako erroko ziurtagiriak instalaturik ez baditugu. Horiek instalatu nahi izanez gero, ondorengo loturatik egin dezakegu: http://www.accv.es/fileadmin/Archivos/certificados/ACCVCA120.crt 

Volver arriba