2024ko martxoak 8

Taxoareko Korrika Txikirako abisuak

Foto noticia

Euskara Zerbitzutik ohartarazi nahi dizuegu Taxoarera kotxez hurbiltzen zaretenok kotxea uzteko bi leku izango dituzue, herriaren hasieran emango dizkizuete beharrezko indikazioak. Frontoi alboko parkina ezingo da erabili (soilik antolakuntzakoek).

Iganderako eguraldi txarra iragarri dela eta, Korrika Txikiko ginkana frontoi barnean izango da. Printzipioz bazkaria 14:30ean hasiko da eta amaitzerakoan, eskertuko da bakoitzaren mahaiak garbitu eta biltzeko ardura hartzea. Honela 15:30erako frontoiaren 3/4ak libre utziko ditugu behintzat ginkana prestatuko duten hezitzaileek dena prest izateko eta honela 16:00etan puntual has daitezen. Honen ondoren, Ortzadarrekin plaza dantza frontoiean egingo dugu ere bai, baina ginkana amaitu arte itxoingo dugu.


Oso ondo pasa dezazuela eta milesker parte hartzeagatik!

Volver arriba