Tokiko garraio zerbitzuaren hedapena eta gaueko zerbitzuaren sendotzea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera
‘Eskaeraren araberako garraioak’ bere eguneko ordutegia zabalduko du astelehenetik igandera, jaiegunak barne, eta gaueko zerbitzua modu iraunkorrean ezarriko du, biztanleen harrera ona ikusita.
Aranguren Ibarreko Udalak, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ‘eskaeraren araberako tokiko garraio’ zerbitzua zabalduko du, Aranguren Ibarrean erroldatutako eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.
Zerbitzu honek hainbat urte daramatza martxan Ibarreko herriak Mutiloarekin lotzeko, mugikortasuna errazteko eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, eta denbora honetan esperientzia ona izan da. Hori dela eta, Udalak ordutegiak luzatzea erabaki du, zerbitzu honi bultzada berri bat emateko.
2024ko ekainean, eta zegoen eskaerari erantzunez, zerbitzua gaueko ordutegira zabaldu zen udako hilabeteetan. Neurri horrek izan duen harrera onaren ondoren, Udalak bi berrikuntza garrantzitsu iragarri ditu: alde batetik, eguneko zerbitzuaren ordutegiaren hedapena, astelehenetik igandera eskainiko baita, jaiegunak barne; eta, bestetik, gaueko zerbitzua urte osorako ezartzea.
Ordutegi berriak
Eguneko zerbitzua: astelehenetik igandera, jaiegunak barne.
- Irteera Arangurengo bus geltokitik:
7:30, 9:00, 11:30, 16:00, 18:00, 21:30 eta 23:00. - Irteera Mutiloako Osasun Etxeko taxi geltokitik:
8:30, 11:00, 13:30, 16:30, 18:30, 20:30 eta 22:30.
Gaueko zerbitzua: osteguna, ostirala, larunbata eta jaiegunak.
- Irteera Mutiloako Osasun Etxeko taxi geltokitik:
00:30, 02:30, 04:30 eta 06:30.
Bestalde, zerbitzuaren helmugak ohiko geralekuak izaten jarraituko dute: Mutiloa, Taxoare, Zolina, Labiano, Ilundain, Lakidain eta Aranguren.
Zerbitzuaren funtzionamendua
Erabiltzaileak San Fermín Teletaxi Elkartearekin harremanetan jarri beharko dira gutxienez ordu erdi lehenago, ohiko telefonoen bidez (948 23 23 00 eta 948 35 13 35), izena eta helmuga adieraziz, eta Aranguren Ibarreko Udalak eskaintzen duen zerbitzuaren onuradunak direla jakinaraziz.
Zerbitzuaren prezioa euro 1 da bidaia bakoitzeko, eta Udalean (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara), kontzejuetako egoitzetan edo kontzeju bakoitzak zehazten duen lokalean aurrez erosi beharreko tiketa bidez ordaindu beharko da. Tiketean eguna, ordua eta egindako ibilbidea adieraziko dira.
Informazio garrantzitsua
- Ordu erdi baino gutxiagoko aurrerapenarekin jasotzen diren eskaerak soilik artatuko dira kontratuan jasotako zerbitzu gisa, baldin eta aurretik beste deiren bat badago eta ibilbidea jada egingo bada.
- Erreserba egin duen pertsona adierazitako orduan geralekuan agertzen ez bada eta horrek taxiak bidaiaririk ez jasotzea badakar, desplazamendua fakturatuko da, gertakariaren berri emanez eta eskatzailearen izena eta telefonoa jasoz.
Kontsulta ezazu azalpen-infografia hemen klik eginez.