2022ko martxoak 1
TTIPI-TTAPA ESKAERAK 2022-2023 ikastaroa
Escuela Infantil Ttipi-Ttapa Haur Eskolan izema emateko eskaera sasoia hasi da.
Ikaspostua eska dezakete:
- 2020an eta 2021an jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek, eta urte bat baino gutxiago duten haurrendako instalaziorik badago, 2022an jaiotakoek.
- Erditzeko aurreikusitako data egiaztatzen duen mediku-agiria aurkeztuta, jaiotza 2022-2023 ikasturtearen hasiera baino 16 aste lehenagorako aurreikusia duten haurren gurasoek.
Ikastetxeetan hasteko, haurrek 16 aste beteak izanen dituzte, edo urtebete ikasturtea hasi baino lehen baldin eta ikastetxeek urte batetik beherako haurrentzako instalaziorik ez badute.
Adopzio edo harrera prozesuan dauden haurren kasuan, horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
ESKAERAK
AURKEZTEKO EPEA: 2022ko martxoaren 1etik 15era.
Eskaera egiteko inprimakia, informazioa eta dokumentazioa honela eskura ditzakezue:
- Arangurengo Udalaren webgunetik deskargatuz
- Posta elektronikoz; ttipittapa@ttipi-ttapa.es
Dokumentu guztiak honela aurkez ditzakezu:
- Helbide honetara bidaliz: ttipittapa@ttipi-ttapa.es
- Aurrez aurre aldez aurretik hitzordua eskatuta: Ttipi-Ttapa haur eskolan, Ibaialde pasealekua 1 (948231593 Elena).
Ez ahaztu eskaeraren frogagiria edo mezuaren jaso-agiria eskatzea.
INFORMAZIOA 22-23 IKASTURTE TTIPI-TTAPA H.E (tamaina 255 Kb)