Ttipi-ttapak 2025-2026 ikasturterako izen-emate epea zabaldu du
Aranguren Ibarreko haur-eskolak eskaerak modu telematikoan izapidetuko ditu, EDUCA plataformaren bidez.

Aranguren Ibarreko Ttipi-ttapa Udal Haur-eskolan 2025-2026 ikasturterako izen-emate epea martxoaren 24tik apirilaren 4ra egongo da zabalik.
Hala, familia interesdunek telematikoki, EDUCA plataformaren bidez, onarpen-prozesu arruntaren esparruan, edo aurrez aurre, Ibaialde pasealekuko 1. zenbakian, 11.00etatik 13.00etara, egin ahal izango dute eskaera. Azken kasu horretan, ikastetxeak izapidetuko du EDUCAn inskribatzeko eskaera.
Ttipi-Ttapa Udal Haur-eskola, hainbat ikastetxe dituen arren, aukera bakarra da, ikastetxe batera edo bestera bideratzea barne-antolaketaren mende baitago; hau da, familiek ez dute ikastetxerik aukeratzen.
Kontsulta ezazu kartel informatiboa (pdf).
Familientzako informazio orokorra (pdf).
Onartua izateko eskaera (pdf).
Erantzukizunpeko adierazpena (pdf).
Diru-sarreren zinpeko aitorpena (pdf).
Baja emateko jakinarazpena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxean (pdf).