“Tumusa Andante” erakusketak Arangurengo Kultur Etxean egiten du geldialdia
Dealia Hinestrozak “Tumusa Andante” izendutako esposizio piktorikoa aurkezten du ibarreko kultur etxean. Aranguren Haraneko Berdintasun Alorrak antolatutako erakusketa apirilaren 7tik, asteazkena, 22ra, ostirala, egongo da zabalik. Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara da.
Arteetan lidentziaturik, Delia 2015ean iritsi zen Espainiara. Leku lasai eta seguru baten bila etorri zen, eta hemen dagoenetik margolaritzan aritu da katarsi gisa. Gaur egun, inoiz baino gehiago, arte hau bere babes eta bake-lekua bihurtu da. Pintatzen ari dela, seguru eta aske sentitzen da bere sentimenduak pigmentu, orban eta marren bidez adierazteko.
Deliak txikitatik jakin zuen artea gustuko zuela eta zazpi urterekin hasi zen margotzen. Julio Arraga arte eskolan ikasi zuen batxilergoa, eta handik Cecilio Acosta unibertsitate katolikora egin zuen salto. Era berean, seme bat duela esan digu, eta hura izan dela proiektuak aurrera ateratzeko bultzatu duena.
Tramusa venezuelar hitz bat da, ilearen bolumenari deritzona. Antzezlanetan parte hartzen duten emakume guztien irudikapenaren bitartez, artistak bere burua nola ikusten duen edo nola ikustea gustatuko litzaiokeen islatu nahi du. Gainera, bere etniari zerga gisa ere egiten dio.
Erakusketak sororitatea, aporofobia eta atzerritartasuna bezalako gaien inguruan hasunartzera gonbita egiten du. Orkideak ere paper nabarmena du erakusketan. 1951an Venezuelan lore nazionala dekretatu zen. Bere jatorria herrialde tropikalak izan arren, orkidea toki guztietara egokitzen da. Irudikapenen bidez, batzuetan lore hau bezalakoak izan behar garela eta egokitu egin behar garela adierazi izan nahi du Deliak.
Esan digunez, berarentzan oso polita da jendeari ikusten duenak zer transmititzen dion jakitea, beraz, erakusketako sarreran dagoen liburuan beren esperientzia uztera animatzen ditu bisitariak.
Gaur egun, kafearekin ari da lanean, hau egitean geratzen diren hondakinak akuarela gisa erabiliz. Teknika berri honek ematen dituen emaitzekin oso pozik dagoela ziurtatzen digu.
Arangurengo Kultur Etxean egon ondoren, “Tumusa Andante”-k Berriozar, Uharte eta Lizarran egingo ditu geldialdiak. Deliak, erakusketaren izenak dioen bezala, bere lanak etengabe ibiltzea espero du.
Artistaren lan gehiago bere Instragram perfilean ikus ditzakezu: @bellaslasartes eta erakusketaren aurkezpen bideoa ArangurenTelebistan.