2024ko otsailak 12

Txikientzako euskarazko irakurle kluba

Foto noticia

Txikientzako euskarazko irakurle klub bat sortu nahi genuke Aranguren Ibarrean. Honetarako aurten 3 saio gidatu eskaintzen ditugu. Parte hartzaileentzat doan izango da, saioak euskara hutsean egingo ditugu eta Mutiloako liburutegian bilduko gara.

Parte-hartzeko baldintzak: gurasoetako bat euskalduna izatea, edo familiaren lagun euskaldun bat edota senide euskaldun bat presente egotea eta berarekin batera 6-8 urte bitarteko haur bat edo gehienez ere hiru egotea. Gutxieneko taldea eskatzen digute aurrera eraman ahal izateko, 6 familiek konpromisoa hartu beharko dute 3 saioetan parte-hartzeko eta edukiera mugatua dugu 19 pertsonentzat.

Beraz, proiektu honetan interesa dutenek eta baldintzak betetzen dituztenek hemen egin dezake izen-ematea otsailaren 23a baino lehenhttps://labur.eus/pypdq

Zalantzak argitzeko Euskara Zerbitzuan: 948 15 01 93 edo euskera@aranguren.es

Volver arriba