Zabalik 2026-2027 ikasturterako Mutiloan euskara ikasteko aurrematrikula epea
2026ko ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten duten pertsonek abantaila garrantzitsuak izango dituzte.
Aranguren Ibarreko Udalako Euskara Zerbitzuak, AEK elkartearekin elkarlanean, euskara ikasteko ikastaroak antolatzen ditu Ibarretik atera gabe. Horrela, 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula dagoeneko zabalik dago, eta 2026ko ekainaren 30era arte egin ahal izango da AEKren webgunearen bidez.
Aurtengo eskaintza akademikoak honako maila eta ordutegiak biltzen ditu:
- A1 maila: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, San Pedro Ikastetxe Publikoan.
- 2 maila: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, Irulegi Ikastetxe Publikoan.
- A2 maila: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, San Pedro Ikastetxe Publikoan.
Interesa duten pertsonek datorren ikasturterako bere plaza erreserbatu dezakete ekainaren 30a baino lehen 100 euro ordainduta (zenbateko hori azkenean ikastaroa egin ezin bada, irailean berreskuratu ahal izango da). Hilabete horretan bertan irekiko da behin betiko matrikulazio epea AEK-ko edozein euskaltegiren bidez.
Beraz, ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula eginez gero, izena emandako pertsonek honako abantailak izango dituzte:
- 2025/2026 ikasturteko prezioa mantentzea.
- Ordainketa egiteko interesik gabeko epe gehigarri bat.
- Lehentasuna taldeak osatzerakoan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 946 464 000 telefonora deitu dezakete.
Aranguren Ibarreko Euskara Zerbitzuak herritarrak Ibarretik atera gabe euskara ikasteko ikastaroetan aurrematrikula egitera animatzen ditu.