2026ko uztailak 21

Zolina 2026ko uztailaren 24tik 26ra ospatuko diren festetarako prestatzen ari da

Zolina 2026ko uztailaren 24tik 26ra ospatuko diren festetarako prestatzen ari da

Foto noticia

Zolinak 2026ko uztailaren 24tik 26ra bitartean ospatuko ditu bere jaiak, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabalarekin. Hiru egunez, herriko kaleak musikaz eta giro onez beteko dira, auzolanean gozatzeko.

Jaiak ostirala 26an 20:00etan hasiko dira, ohiko txupinazoarekin eta txistorradarekin, biak txaranga batek girotuta. Egun berean elkartean Leire Ekisoain eta Marta Maquirriainen erakusketa inauguratuko da, eta festetan egongo da ikusgai, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lehen eguna autokudeatutako afariarekin  amaituko da (aurrez izena emanda), eta jarraian, gazte gaua bi DJekin.

Larunbata 25a familia osoarentzako jarduerez beteta egongo da: girotutako bermuta, puzgarriak eta pottokak, mus txapelketa internazionala, txokolatada hotza eta zezen-zuzkoa. Gauean, herritarrek afari autokudeatua, Remix erromeria DJ gonbidatuarekin eta dianak online izango dituzte.

Igandean, uztailaren 26an, jaiek aurrera jarraituko dute ‘Circo Loretsua’ ikuskizunarekin, mus txapelketaren finalarekin eta Aranguren Ibarreko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin. Eguerdia frijituekin lagundutako bermutarekin eta herri bazkariarekin girotuko da (aurrez izena emanda). Arratsaldean, ‘Amanecer Ranchero’ musika ikuskizunak, Roberto Urrutiarekin, emango dio hasiera dantzaldiei, sari banaketari eta ‘Gaixoa ni’ hunkigarriari.

Afari eta bazkarietarako izen-ematea aurretik egin behar da, 655 101 426 telefono zenbakira deituta.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik, Zolinako jaieetan parte hartzera eta gozatzera animatzen zaituztegu.

OHARRA: Ekitaldi publikoei eta iraunkortasunari buruzko foru dekretua dela eta, bazkari autogestionatuetara berriz erabiltzeko ontziteriarekin joatea beharrezkoa da.

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen klik eginez!

Volver arriba