OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Gizarte Ongizatea
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua udal zerbitzu publikoa da, Aranguren ibarreko biztanle guztiei eskainia, eta biztanleriaren ongizatea du helburu. Hona hemen zerbitzuaren egitaraua:
EGITARAUA:
Informazioari, balioespenari eta orientabideari buruzko egitarau orokorra:
- Eskualdeko biztanle guztiei zuzendua: hirugarren adina, familia, elbarritasuna, gazteak, emakumeak, etorkinak…
- Arretaren eta gizarte-baliabideen arloko aukeren inguruko informazioa, pertsona edo familia bakoitzaren beharretara egokiturik.
- Kasuak banan-banan aztertzen dira, eta zerbitzu edo baliabide hobeetara bideratu.
- Zenbait laguntzaren eta baliabideren izapideak egitea: elbarritasun-agiriak, gerontologia-zentroetan sartzeko eskaerak, eguneko zentroak, laguntza bereziak, dirulaguntzak…
Etxean bertan laguntza emateko programa
- Adineko, elbarri eta elbarrien senideentzako udal zerbitzua. Haien etxean bertan ematen zaie arreta.
- Zerbitzu horrek laguntza eskaintzen die arazoak dituzten Arangurengo biztanleei; gizarte- edo osasun-egoera dela eta, oinarrizko beharrak asetzeko gai ez diren pertsonei hain zuzen.
- Laguntza mota:
- Arreta eta higienea.
- Laguntza etxeko lanak egiteko.
- Hezkuntza- eta prebentzio-laguntza.
- Gizarte-harremanak bizkortzea.
- Etxeko konpainia.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar da eskaera.
JARDUERAK:
Lan-poltsa
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, lan-poltsa bat dugu, eta honako funtzio hauek betetzen ditu:
- Curriculuma jaso (Arangurengo biztanleek lehentasuna dute).
- Eskaintzak eta eskaerak jaso.
- Curriculuma osatzen lagundu.
- Arangurengo enpresa-elkartearekin koordinaturik, eskualdeko enplegua garatzen lagundu.
IKASTAROAK:
2006ko Ikastaro Zerrenda (Tamaina 252Kb)
E-Posta: isastre@aranguren.es
Beste E-Posta: laznarez@aranguren.es
Helbidea: Mutiloa plaza z/g 1. p.k.31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)
Telefonoa: 948 15 13 82