OSASUNA SEKTOREA
Proposatutako egitasmoa. Motiboa eta helburua.

Imagen del plano
Urbanizatu ezin daitezkeen lurretan gauzatu nahi da egitasmoa. Aranguren ibarrari dagozkion lurrak dira, dagoeneko abian diren industrialde komertzial-industrialen eta Osasuna Futbol Elkarteak Taxoaren dituen instalazioen mugan. Asmoa da urbaniza daitekeen sektorekako (L.F. 35/02ren 95.2a artikulua) eta antolatutako (L.F.35/02ren 55. artikulua) lur-eremu gisa klasifikatzea lur horiek. Sektore bakarra eratu nahi da, banaketa-eremu bakarra eta egikaritze-unitate bakarra. Antolaketa Egitasmo Partzialaren mailakoa izanen da (L.F. 35/02ren 60. artikulua).
Aranguren ibarreko Udalaren HUAen 28. aldaketan, honako helburu hauek hartu dira kontuan:
- Kirol-esparru gisa erabiltzeko lur-eremu handi bat metatzea Osasuna Futbol Elkarteak gaur egun dituen instalazioen ondoan. Kirol-hiri erraldoi bat sortuko dugu, eskualde- eta probintzia-mailan erreferente izanen dena.
- Errepide-sare berri bat sortzea trafiko-arazoei aurre egiteko (betiere kontuan izanik Morea sektoreak etorkizunean sortuko dituen trafiko-arazoak), eta ekialdeko ingurabidean beste pasabide egokiago bat egitea (duela gutxi sorturiko merkataritza gunean, Galarko Udalari baitagokio).
- Sektore barnean ibiliko diren ibilgailuen zirkulazio-mugimendu handi eta aldi berekoei aurre eginen dien errepide-sarea ezartzea.
- Antolaketa-modu bat diseinatzea, eraikitzea baimendua dagoen lurretan.
- Erabilera publikorako eremuak eremu berean biltzea, eremu hori kanpoan utzi gabe.
Hasierako data: 2005/03/14
bukaerako data: 2005/03/14