SAN EMETERIO ETA SAN ZELEDONIO PARROKIA-ELIZA (TAXOARE)

Monumentuak

Taxoareko elizaEraikin protogotikoa da, 1200. urte aldera eraikia. XVI. mendean handitu zituzten elizako aldare nagusiaren aldea, sakristia, kaperak eta korua.

Prebisterioa

Santu zaindariei eskainitako erretaula nagusia neogotikoa da, santu titularrak salbu, eskultura barrokoak baitira horiek. 1915ean baimendu zuten erretaula egiten hastea, 1912an erretaula zaharra saldu ondoren hain zuzen.

Ebanjelioaren aldea

Gurutziltzatu bat ikus daiteke hormatik zintzilik. Tailu erromanista bat da, XVI. mendearen bukaerakoa. Ondoan, Garbikundearen erretaula dago, estilo neogotikokoa. Alde horretako kaperan, Rosarioko Ama Birjinaren erretaula ikus daiteke, XVIII. mendearen bigarren erdialdekoa (1875 aldera).

Epistolaren aldea

Kapera-buruan, San Migelen erretaula erromanista ikus daiteke, XVI. mendearen bukaerakoa.

Informazio gehiago “Catálogo Monumental de Navarra. IV Merindad de Sangüesa (Nafarroako monumentuen katalogoa. IV. Zangozako merinaldea)” lanean (81.-84. orrialdeetan).

Volver arriba