SAN ESTEBAN PARROKIA-ELIZA (ZOLINA)

Monumentuak

ElizaXII. mendearen bukaerako eraikin erromanikoa da, eta XVI. mendeko eranskin batzuk ere baditu, kaperak eta korua hain zuzen.

Ebanjelioaren aldea

Garrotarren kapera-panteoian, harrizko bataiarri erromanikoa dago. Kapera-buruan, Berpizkundeko erretaula bat ikus daiteke, XVI. mendearen bigarren herenekoa (Santa Anaren erretaula deritza).

Presbisterioa

Gurutziltzatu hila ikus daiteke horma batetik zintzilik, estilo erromanistakoa. San Estebani eskainitako erretaula eliza-buruan dago. Eskola erromanistari dagokio, eta Juan Gazteluzarrek egin zuen; Iruñeko ensanbladorea zen, XVII. mende aldera.

Epistolaren aldea

Kapera-buruan, Rosarioko Ama Birjinaren erretaula ikus daiteke, Juan Gazteluzarrena hori ere.

Informazio gehiago “Catálogo Monumental de Navarra. IV Merindad de Sangüesa (Nafarroako monumentuen katalogoa. IV. Zangozako merindadea)” lanean (85.-89. orrietan).

Volver arriba