SAN JUAN BAUTISTA PARROKIA-ELIZA (ILUNDAIN)

Arkeologia- eta arkitektonika-ondarea

San Juan Bautista elizaErdi Aroko eraikina da, erromanikoa; horixe erakusten du eraikinaren egitura orokorrak: oin-dorrea, zirkulu erdiko ate arrunta, eta zirkulu erdiko leiho turutakara.

Korupea

Bataiarriak zutik dirau, baina aska baino ez da gelditzen. XVI. mendekoa izan daitekeela uste da.

Presbiterioa

Aita Betikoaren erretaula barrokoa dago, XVIII. mendearen hasierakoa; polikromatu gabea da. Erretaula Nagusia XVI. mendearen azken herenekoa da. Santa Katalinaren erretaula, berriz, XVIII. mendearen hasierakoa dugu.

Informazio gehiago “Catálogo Monumental de Navarra. IV. Merindad de Sangüesa (Nafarroako monumentuen katalogoa. IV. Zangozako merindadea)” lanean (62.-66. orrietan).

Volver arriba