SAN PAULO ETA SANTA FELIZIA BASILIKA (LABIANO)
Arkeologia- eta arkitektonika-ondarea
Basilika eraikin barroko xumea da.
Ebanjelioaren aldea
Hormatik zintzilik, Santa Feliziaren istorioa kontatzen duen margolan bat dago, XVII. mendeko markoa duena. Kaperaren erdialdean, erretaula barrokoa dugu, eta, horren erdian, San Frantzisko Xabierkoaren margolan bat; liburu batekin eta gurutzefikaren ageri da (herri-barrokoan ohikoa den estilo tenebristan egina da).
Presbiterioa
Erretaula nagusia barrokoa da, XVIII. mendearen lehen erdialdekoa, hain zuzen. Hiru margolan ageri dira, eta hirurak Rubens-en margolanen kopiak dira: San Pauloren konbertitzea, San Migel eta San Frantzisko Xabierkoa. Bankuan, zilarrezko eta kristalezko ontzi bat gordetzen da. Bi erpe-hanken eta angeluetan dauden bi maskaroien gainean datza, eta, barrenean, Santa Feliziaren gorpuzkinak dauzka.
Epistolaren aldea
Kaperan, Sortze Garbiaren erretaula dugu; estilo barrokokoa da, XVIII. mendearen lehen erdialdekoa. Horma hobi batean, Santa Feliziaren jatorrizko hil-kutxa gordetzen da. Egur polikromatuzkoa da eta XVI. mendean datatu da. Lehen esan bezala, basilikan bertan, Santa Feliziaren erlikia-ontzia gordetzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero: “Catálogo Monumental de Navarra. IV. Merindad de Sangüesa“, 72.- 74. orrialdeetan.