TOURS-EKO SAN MARTIN PARROKIA-ELIZA (LAKIDAIN)

Monumentuak

Erdi Aroko herri-eliza soila da. Habearte-oinetan zegoen dorrea falta du; XVII. mendean moldatu omen zuten dorre hura, ateak eta elizpea egitearekin batera.

Ebanjelioaren aldea

Korupean, harrizko bataiarri bat dago, poligono-formako oin baten gainean; piramide-enborreko zutoin baten gainean eraikia da bataiarria, eta aska ertzduna du. Hormari erantsita, Rosario Ama Birjinaren erretaula txikia dago, XVIII. mendearen lehen erdialdeko herri-barroko estilokoa.

Presbiterioa

Eliza-buruan, San Martini eskainitako erretaula nagusia dago, XVI. mendeko azken herenekoa; erromanista goiztiar estilokoa da erretaula, eta ezaugarri espresibista zenbait ere baditu.

Epistolaren aldea

Santa Catalinaren erretaula dago bertan, XVII. mendearen lehen erdialdekoa; polikromatu gabea da.

                      Iglesia Parroquial de Laquidain                    Iglesia Parroquial de Laquidain

Volver arriba