Irulegiko aztarnategia eta gaztelua
Txangoak
Aztarnategira iristeko, Ilundaingo aparkalekuan hasten diren oinezko bi ibilbide erabil daitezke: ibilbide laburra eta ibilbide luzea.
Bide horiez gain, gune arkeologikoa bisitatu ondoren, Ilundainera jaisteko aukera dago, Lakidaindik igarotzen den hirugarren itzulera-ibilbide baten bidez.

Ibilbide laburra Nafarroako animalia basatiak Berreskuratzeko Zentrotik igarotzen da.
Ibilbide luzea Nafarroako Gobernuaren Basafauna Berreskuratzeko Zentrotik ere igarotzen da, baina, ondoren, bide horrek Baso Biziduna zeharkatzen du eta bide malkartsuago bat hartzen du ibilbidearen amaieraraino.
APARKALEKUA
Parking bat jarri da Ilundainen, Baserri-Eskolaren aurrean, bertatik Irulegiko Gaztelu eta aztarnategiraino igo daiteke.
GOMENDIOAK
Irulegiko multzoa ia 900 metroko altueran dago, eta Ilundainetik dagoen desnibela gutxi gorabehera 300 metrokoa da. Ibilbidean ez dago ez iturririk ez komunak, eta, oraingoz, aparkalekuan ere ez. Hori dela eta, ura eramatea eta oinetako erosoak janztea gomendagarria da.
Autobusez joanez gero, Txoarretik sartzea eta Sarrigurendik irtetea gomendatzen da, errepidea estua baita eta bi ibilgailu handi gurutzatzea zaila izan daiteke.
Informazio gehiago: aranguren@aranguren.es helbidean edo 948 244 946 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
_Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundutako aparkalekua eta bideen seinaleak
|
