TXANGOA: Ultzama Gaztandegia

2025eko azaroak 22 | 9:30etik 14:30era.

Granja Escuela Ultzama

Foto evento
  • Zenbatekoa: 7€ erroldatutakoentzat eta 10€ erroldatugabeentzat (urriaren 17tik 19ra).
  • Izen-emate: Azaroaren 5etik 15era.

Hementxe duzu bestelako esperientzia, goxo-goxoa! Oraingo honetan txangoa egingo dugu Ultzama aldera, bazter eder-ederrak dira eta, han, gazta egiteko artea ikasiko dugu lehen eskutik.

Egunari hasiera emateko, bisita gidatua egingo dugu bertako gaztandegi batera, gazta nola egiten den eta azienda edo abereak nola zaintzen diren jakiteko; era berean, gazta nola ontzen den erakutsiko digute, bai eta hain elikagai bereziaren inguruan dagoen tradizioa ere.

Gero, gazta egiteko tailer praktiko batean parte hartuko dugu. Parte-hartzaile bakoitzak eskuak zikintzeko eta bere gazta egiteko aukera izango du, profesionalen pausoei jarraikiz. Jarduera jolasgarri, hezigarri eta goxo-goxoa.

Eta amaiera bikaina: gazta bat eramango duzu etxera, etxekoekin batera esperientzia horretaz gozatzen segitzeko!

 

*Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.

OHARRA: 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta.
Volver arriba