2026ko maiatzak 21

Eman zure seme-alaben izena 2026ko Udako Kanpainako haur kirol jardueretan!

Erroldatutako pertsonek 2026ko ekainaren 2an, 3an eta 4an egin ahal izango dure aurreinskripzioa. Erroldatugabeek, aldiz, ekainaren 5ean eta 6an eman beharko dute izena.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak beste urte batez ‘haur kirol jardueren udako kanpaina’ antolatu du, 3 urtetik gorako haurrei zuzendua. Jarduerak ekaina, uztaila eta abuztuan zehar egingo dira eta honakoak izango dira: igeriketa, lineako patinajea eta tenisa, parte-hartzaile bakoitzaren adinera eta esperientziara egokitutako maila desberdinekin.

Horrela, jarduerak 9 eguneko hiru txandetan antolatuko dira, astelehenetik ostiralera, eta goizez egingo dira:

  • 1. txanda: 2026ko ekainaren 22tik, astelehena, uztailaren 2ra, osteguna.
  • 2. txanda: 2026ko uztailaren 20tik, astelehena, uztailaren 30era, osteguna.
  • 3. txanda: 2026ko abuztuaren 3tik, astelehena, abuztuaren 13ra, osteguna.

Erroldatutako pertsonek 2026ko ekainaren 2an, 3an eta 4an egin ahal izango dute aurreinskripzioa. Erroldatu gabekoek (interesa duen edonork), berriz, ekainaren 5ean eta 6an egin beharko dute.

Aurreinskripzioa egiteko:

 

Kontsultatu udako kirol jarduerei buruzko informazio guztia hemen klik eginez.

Kontsultatu ‘2026ko Udako Kanpainari’ buruzko informazio guztia hemen klik eginez.

Kontsultatu itzazu plazak esleitzeko zozketaren oinarriak hemen klik eginez.

Volver arriba