Eman izena Aranguren Ibarreko Osasun Zentroko ‘Indar ariketa’ komunitate-tailerrean!
Tailerra, herritar guztiei zuzendua, maiatzaren 19an, asteartea, 17:30ean egingo da zentroko erabilera anitzeko aretoan.
Aranguren Ibarreko Osasun Zentroak datorren maiatzaren 19an, asteartea, 17:30ean, ‘Indar ariketa’ komunitate-tailerra eskainiko du eraikineko erabilera anitzeko aretoan. Herritar guztiei zuzendutako tailer honetan, bertaratzen direnek beraien indar-ariketen errutina propioa sortzen ikasiko dute, ondoren etxean egiteko, materialarekin edo materialik gabe.
Amaia García Remón eta Violeta Ukar Arana medikuek emango dute saio saio praktiko hau. Helburua parte-hartzaileek indar-entrenamenduaren oinarrizko ereduak eta horrek osasunean duen garrantzia ezagutzea da, indarra eta mugikortasuna hobetzen duten ariketen bidez; baita hezurrak eta artikulazioak zaintzen, osasun fisikoa eta mentala hobetzen, eta egunerokoan autonomia handiagoa eskaintzen dituztenak ere.
Tailerra doakoa da, baina aurretik izena eman behar da Osasun Zentroko harreran.
Aranguren Ibarreko Udaletik herritar guztiak animatu nahi ditugu komunitate-tailer honetan parte hartzera, ahalegin txikien bidez aldaketa handiak lortzeko!
