Asiako liztortzarraren kontrola
Inguruanren Kontserbazio
Zenbait izen baditu ere (Asiako liztorra, liztor beltza…), izen zuzena Asiako liztortzarra da, Vespa velutina ssp. nigrithorax.
Jatorriz Asiakoa da, eta Europan lehen aldiz Frantzian detektatu zen, 2004an, ziur asko baratzeko produktuen bidez iritsita.
Espainian bada beste liztortzar bat, Vespa crabro, pitin bat handiagoa dena eta kontserbatu egin behar dena.
Asiako liztortzarra belarjalea da, baina beldarrak elikatzeko intsektuak erabiltzen ditu, batez ere, erleak.
Zelulosazko habiak eraikitzen ditu, handiak eta baloi baten itxurakoak, jeneralean, zuhaitzetan edo teilatu hegaletan. Haietatik, zenbait erregina ernaldu ateratzen dira, eta negua arrakaletan ezkutatuta igarotzen dute. Koloniako gainerako kideak hil egiten dira. Udaberrian, erregina bakoitzak habia biribil bat eraikitzen du, 10 cm inguruko diametroa duena, eta kolonia bat sortzen du, zelulosazko habia berri batera igarotzen dena. Hartara, zikloa errepikatzen da.
Ez da arriskutsua gizakion osasunerako, himenopteroen ziztadei, erle eta liztorrenei, alergia ez izanez gero behinik behin.
Kanpotik iritsitako animalia denez eta erlezaintzan arazoak eragiten dituenez, hedatzea kontrolatu behar dugu.
Zer egin behar duzu habia bat ikusten baduzu? Jar zaitez harremanetan Naturgunearekin edo udaltzainekin, eta, ahal baduzu, egin ezazu argazki geolokalizatu bat sakelako telefonoarekin.
Antzeko habiak egiten dituzten hainbat liztor eta liztor espezie daude. Teknikariek aztertuko dute zer espezietakoa den eta zer egoeratan dagoen, zer neurri hartu erabakitzeko.