DIRU-LAGUNTZAK MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUENTZAT
Euskara zerbitzuak
Euskara Zerbitzuaren helburua hizkuntzaren garapen osoa da, hau da, gure kasuan euskara gizarte edo hizkuntza funtzio guztiak betetzen dituen hizkuntza izatea.
AHOLKULARITZA
Gaur egun, merkataritza-sektorea oso garrantzitsua da pertsonen bizitzan. Sektore horrek herritarren aisialdiaren zati handi bat ere hartzen du. Horregatik, Aranguren Ibarreko Udalak, eskualdeko beste udal batzuek bezala, ‘Euskarari Zabalik / Abiertos al euskera’ izeneko proiektua garatzen du, merkatari bakoitzari behar duen laguntza eta aholkularitza eskaintzeko, hala nahi badu, bere establezimenduan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko.

Gaur egun Ibarreko 15 establezimenduk parte hartzen dute egitasmo honetan. euskararizabalik.eus webgunean aurki ditzakezu.
Ibarrean jendaurrean lan egiten duen saltoki edo zerbitzu bat gidatzen baduzu eta zure establezimenduan euskararen presentzia sustatzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza jaso nahi badituzu, jar zaitez harremanetan Euskara Zerbitzuarekin. Gure itzulpen zerbitzua eskaintzen dizugu.
ERROTULAZIO ELEBIDUNERAKO LAGUNTZAK
Horrez gain, zure negoziorako errotulu bat berritu edo berria egin behar baduzu, kontuan izan Udalak urtero saltokien errotulazioen euskararen erabilera sustatzeko laguntzen deialdia egiten duela.
Dirulaguntza deialdia, Aranguren Ibarreko establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko
Dendetan errotulazio elebiduna jartzeko diru-laguntzen eskaera orria