- Hasiera
- >
- EUSKARA IKASI IBARREAN
EUSKARA IKASI IBARREAN
Euskara
Euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen ditu: toki eta egoera desberdinetan komunikatzeko aukera, eta lanerako baliabide gehiago.
Hainbat ikerketek erakutsi duten bezala, haurtzarotik hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen duenak erraztasun gehiago du beste hizkuntza batzuk ikasteko.
Hizkuntza edozein adinetan ikasi daiteke, baina haurtzaroan helduaroan baino errazagoa da. Horretarako, eskola eta D eredua funtsezkoak dira.
EUSKARA TXIKITATIK IKASTEA:
Ibaialde pasealekuko Ttipi Ttapa Haur Eskolan euskarazko lerroa dago. Bertan 0 eta 3 urte bitarteko haurrak jokoaren bidez eta euskara erabiliz beren euskara gaitasunak garatzen hasten dira, modu natural batean eta hizkuntzaren garapen eta eboluzioarekin batera.
Adituek hizkuntzen ikaskuntza goiztiarra bertako hizkuntza propioekin hastea gomendatzen dute, gure kasuan euskararekin, hurbilagoak direlako eta enpatia handiagoa eta erabiltzeko aukera gehiago ematen dituztelako .
Aurre-matrikulazioak martxoan izaten dira normalean eta datak hurbiltzen diren heinean prozedurari buruzko informazio guztia hemen jarriko da. (https://www.aranguren.es//escuela-infantil-ttipi-ttapa-kuluxka).
Informazio gehiago:
|
Irulegi I.Pan Ibarreko haurrek 3 urtetik aurrera D EREDUAn ikasteko aukera dute. Eredu honetan euskarazko murgiltze goiztiarra egiten da. Haurrek jokoaren bidez eta euskara erabiliz garatzen dituzte beren euskara gaitasunak, modu natural batean eta hizkuntzaren garapen eta eboluzioarekin batera.
Adituek ikaskuntza goiztiarra bertako hizkuntzekin hastea gomendatzen dute, gure kasuan euskararekin, hurbilagoak direlako eta enpatia handiagoa eta erabiltzeko baliabide gehiago eskaintzen dituztelako.
Familian euskararekin harreman zuzenik ez duten ikasleek, Iruña eta Iruñerriaren kasuan ikasleen %90, gaztelaniazko esperientziak eta euskarazko ekoizpen berriak integratzen dituzte, hizkuntza-gaitasuna bakarra baita. Hori argi geratzen da idazketa-lanaren ikaskuntza-prozesuan. Ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzen eta idazten ikasten dute aldi berean, eta ez dira bi ikaskuntza-prozesu behar. Horrela, euskararen ezagutzak gaztelaniarena indartzen du eta alderantziz. Hizkuntzen arteko gaitasunen transferentziak biak aberasten baititu.
Eredu honetako ikasleek, derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, “erabiltzaile gaitua, maila aurreratua” izeneko euskara maila lortzen dute (B2, Europako Erreferentzia-Marko Bateratua), eredu honetan bakarrik berma daitekeena: hizketaldi luzeak ulertzea, gaia konplexua bada ere; hizketaldietan parte hartzea, jatorrizko hiztunekin komunikatzeko nahiko jariotasunez eta bat-batekotasunez; testu argiak eta zehatzak idaztea eta unibertsitatean euskaraz ikasteko aukera izatea. Azaldutako maila eskolako lanari esker lortzen da, baita, lan hori indartzeko, euskararen erabilera gelan eta aisialdian sustatzeko programei esker ere: bertsolaritza, erabilera informalerako tailerrak, hizketaldietarako laguntzak, egonaldiak herri euskaldunetan, udalekuak, ikastetxeetan egiten diren jarduerak, hitzaldiak, etab. Baita beste erakunde publikoek eskaintzen dituzten bestelako jarduerak ere (Udalak, Gobernua…): musika eskolak, ludotekak, aisialdi taldeak, ziklo ezberdinak…
Eredu honetan atzerriko hizkuntzen ezagutza ere integratzen da. D ereduan ingelesa 4 urtetatik aurrera astean bost saioz lantzen da eta derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, ikasleek “erabiltzaile autonomoa, atalase-maila” izeneko maila lortzen dute (B1, Europako Erreferentzia-Marko Bateratua). Ingelesak ikasleen gaitasuna indartzen du eta, aldi berean, eredu honetako ikasleek abantaila batzuk dituzte ikasteko, bi hizkuntza ezagutzean haien motibazioa handiagoa baita.
Oro har, otsaila eta martxoa bitartean izaten da aurrematrikulazioa. Prozedurari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikastetxearen webgunera jo dezakezu: (enlace: https://cpirulegi.educacion.navarra.es/web/es/prematriculacion-curso-21-22/).
Informazio gehiagorako:
|
San Pedro I.P.-an Ibarreko haurrek A EREDUAn ikasi dezakete. A eredua euskara eta euskal kulturara hurbilpen bat eskaintzen duen eredua da. Euskara astean hiruzpalau orduz ikasten da. Programa akademikoa eskolaz kanpoko jarduerekin osatzen da.
Eredu honen helburua da, derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, “erabiltzaile autonomoa, atalase-maila” izeneko euskara maila lortzea (B1, Europako Erreferentzia-Marko Bateratua): hizketaldi arruntak ulertzea argiro hitz egiten bazaio, hitz edo esaldiren bat errepikatzeko eskatu beharko badu ere; elkarrizketa batean eskatutako informazioa eman ahal izatea, zehaztasun mugatuaz bada ere eta oharrak idaztea edukia erraza eta gertukoa bada.
Ikasleek jarraitu beharko dute ikasten geroago, ezagutza errotzeko, euskararen erabiltzaile gaituak izan nahi badute.
Oro har, otsaila eta martxoa bitartean izaten da aurrematrikulazioa. Prozedurari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikastetxearen webgunera jo dezakezu (enlace: https://cpmutilva.educacion.navarra.es/web1/ ).
HELDUEN EUSKARAREN IKASKUNTZA
Udalak hitzarmena sinatua du (AEK) Euskaraz Koop.-rekin, Ibarrean bertan arituko diren helduen euskara ikasteko taldeak sortu daitezen (normalean Ibaialdeko lokaletan). Taldeak aurrera ateratzeko gutxienez 8 ikasle behar dira. Interesa baduzu, deitu Euskara Zerbitzura abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran, eta eskatu informazioa.
Gainera, Udalak, urtero bezala, ekainean irekiko du beka eskaerak aurkezteko epea Ibarrean erroldaturik dauden eta %75etik gorako asistentzia duten pertsona guztientzat.
Hainbat aukera ditugu aurtengo 2023-24 ikasturtean gure ibarrean hasierako euskara mailarako (A1):
- 1. Taldea: 9:30 – 12:00 (astearte eta ostegunak) Mutiloako Ibaialdeko geletan.
- 2. Taldea: 17:00 – 19:30 (astearte eta ostegunak) Mutiloako Ibaialdeko geletan.
- 3. Taldea: 15:00 – 16:30 (astearte, asteazken, eta ostegunak) Mutiloako Kultur Etxean.
- 4. Taldea: 19:30 – 21:00 (asteazkenak) Labianon.
Prezioa: AEK-ko edozein euskaltegietan galdetu, taldean dauden pertsona kopuruaren arabera eta astean egiten diren ordu kopuruaren arabera aldatuko da balioa. Gainera, ekainean aurrematrikula egin baduzue, zati bat jada ordainduta izango duzue.