FAMILIA TAILERRA: Gozatu hazkuntzaz
2025eko irailak 29 - 2026ko urtarrilak 26 | 18:00etatik 20:00etara.
Irulegi Ikastetxe Publikoa
- Sarreren salmenta: 2025eko irailak 23 eta 25 bitartean, 948 012 012 zenbakira deituz.
- Zenbatekoa: Dohainik.
Hezkunta emozionala bizitza errealari aplikatuta; elkarbizitza ere ikasten baita.
Tailer hau gurasoei eta haur zein nerabeen hezkuntzan parte hartzen duen orori zuzenduta dago. Familiek emozio eta hezkuntzarekin lagundu ahal dizkieten espazioak behar dituzte, tailer honetan partehartzaileek trebetasun emocional gakoak landuko dituzte haientzako eta haien seme-alaben hazkuntzarako.
Gurasoek haien emozioak kudeatzen, hobe komunikatzen eta haien seme-alabak lasaitasun eta argitasunez laguntzen ikasten dutenean komunitate osoarentzat onura bat da, familia, eskola eta gizarteko giroa hobetzen baita.
FORMATUA ETA IRAUPENA:
- 2 orduko 8 topaketa presentzial, hilean bi saio.
- Saio bakoitza taldera eta etapa bakoitzeko hazkuntzaren benetako erronketara egokitzen da.
- Tresnak partekatzen dira, ez istorio pertsonalak.
- Gune epel bat sortzen da, epaiketarik gabekoa eta pertsona bakoitzak nahi izanez gero parte hartzen du, beti ere errespetuan eta askatasunean oinarrituta.