JARDUERA: Aranprix
2025eko azaroak 8 | 20:00etan.
Arangurengo Ibarra
- Zenbatekoa: 15€ kuadrillako. Ordainketa azaroaren 3tik 5era egin beharko da.
- Izen-emate: Urriaren 22tik 31era.
Prest al zaudete barrez, adrenalinaz eta lehiaz betetako gaua pasatzeko? Izan ere, azaroaren 8an, ostirala, ARANPRIX ospatuko dugu, hau da, hitzordu berezia, kuadrillak ardatz harturik.
Joko lehiaketa handi bat da, zuen trebetasuna, abilezia, arintasuna eta talde lana probatzeko. Proba bakoitza erronka ezberdin bat izango da, eta dibertsioa ziurtatua dago. Kuadrillarik onenak bakarrik lortuko du goraino iristea…
Eta, bai: sari berezia izango da kuadrilla irabazlearentzat. Beraz, bildu zure taldea, zatoz indarrez eta ongi pasatzeko gogoz, eta erakutsi zuen kuadrilla talderik onena dela ARANPRIXen.