TAILERRA: Haurrentzako masajea
2026ko urriak 17 - 2026ko azaroak 14 | 11:00etatik 12:30era.
Plaza Ibaialde
- Sarreren salmenta: 948 012 012 zenbakira deituz, doan tarifa finkoa dutenentzat edo https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=5&lang=eu estekaren bidez.
- Zenbatekoa: Dohainik.
- Izen-emate: 2026ko urriaren 6tik 9ra.
Gizarte Zerbitzuak haurrentzako masaje tailer bat antolatu du gurasoentzat, hilabete 1 eta 12 hilabete bitarteko haurrekin, ibiltariak ez direnak. Doako tailerra.
Lehenengo zati praktikoan, haur masajearen teknika ikasiko da, eta, bigarrenean, haurren masajearen eta kontaktuaren garrantziarekin zerikusia duten hainbat gairen garapen teorikoa eginen da, bai eta hazkunde-etapak eta horri lotuta masajeak izan behar dituen aldaketak ere.
Tailerraren azken zatian, une horretan parte hartzaileen kezka iturri izan daitezkeen hazkuntzagaiak lantzeko tartea utziko da.
Era berean, hazkuntzan ardura partekatuak duen garrantzia landuko da.