TAILERRA: Irriterapia familiartean
2026ko azaroak 14 | 17:00etatik 19:00etara.
Aranguren Ibarreko Kiroldegia
- Sarreren salmenta: 948 012 012 zenbakira deituz, doan tarifa finkoa dutenentzat edo https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=5&lang=eu estekaren bidez.
- Zenbatekoa: Dohainik.
- Izen-emate: 2026ko urriaren 26tik 29ra.
Irri egiten dugunean, orainean gaude, hau da, ez ditugu gogoan iragana eta etorkizuna, ezta kezkak ere. Elkarrekin barre eginez, geure arteko lotura afektiboak sendotzen dira, besteengan dugun konfiantza handitzen da, zuzeneko komunikazio garbia da. Irri egiten duzunean, gozatzen duzu eta bizitzak eskaintzen dituen gauza txikiak estimatzen dituzu, eta ohartzen zara ZORIONA zuregandik hurbil dagoela, huraxe estimatzen baldin badakizu.
NOLA: Irriterapia tekniken, jolasen, dinamiken, erlaxazioaren eta musikaren bidez.