UDALEKUA: Multiabentura
2025eko uztailak 16 - 2025eko uztailak 18
Canfranc, Huesca

- Zenbatekoa: 75€ erroldatutakoentzat, 120€ ez erroldatutakoentzat eta 60€ familia ugarientzat. Ordainketak 2025eko ekainaren 2tik 10era egin beharko dira.
- Izen-emate: 2025eko maiatzaren 19tik 31ra (gehienez 30 partaide).
Animatzen zara 3 eguneko abenturaz gozatzera? Eguneko jarduerak eta gaueko ekitaldiak Canfranceko Nazioarteko Tren Geltoki zaharraren ondoan ostatu hartuz, Aragoiko Pirinioak eskaintzen digun naturaz gozatzeko.
Hiru eguneko egonaldiak barne hartzen ditu: bi gau Río Aragón aterpetxean, Canfrac Estazioaren aurrean, 2 afari, 2 gosari eta 2 bazkari.
Aurten arborismoa, eskalada, tirolina, Güixas kobazuloetara bisita eta rafting-a* egingo ditugu eta nola ez, talde kohesioa indartzeko jolasak eta dinamikak.
* Ezinbestekoa igeri egiten jakitea.